OTSAILEKO BI LEHEN ASTEBURUAK EGURALDIAK BALDINTZATUTA
Soilik seniorrak jokatu dute
Eguraldi kaskarrak eta kirol-egutegiak otsaileko lehen bi asteburuetan soilik seniorrak jokatzea ahalbideratu dute. Bi partida horietan garaipenik lortu ez badute ere, bietan erakutsitako jarrera guztiz desberdina izan da.
Hileko lehen igandean Urnietan, pareko talde baten aurka, jokatu zuten partida zakar eta korapilatsua jokatzen ez zuten jakin. Asteburu honetan berriz, nabarmen lider den Donibaneren aurka askoz itxura hobea erakutsi zuten Inixioren mutilek. Defentsako lanetan sendo, ederki Aizpuru anaika atepean, eraginkor erasoan... estu hartu zituzten pasaitarrak.
Liderraren bisitak ez zirudien sentsazio onak berreskuratzeko aproposena, hare gutxiago hasi eta gutxira Jorge Martinek min hartu zuela kontuan hartzen badugu (eutsi Jorge!!!) Baina UROLA EK LAZTIMENDIkoek zailtasun orori aurre egin eta partida ona jokatu zuten. Une oro aurretik izan ziren markagailuan (hogeita bosgarren minutuko 14 eta 8koa izan zen alderik handiena) eta atsedenaldian 15-10 nagusi ziren. Jarraipenean, liderrak bere agintearen zergatia azaltzeko prest kantxaratu ziren eta, apurka-apurka, tartea murrizten hasi ziren, berrogeita bederatzigarren minutuan 17na berdintzea lortu zutelarik. Hori-urdinak suspertu eta hiru goleko tartetxoa (24-21) lortu zuten amaierarako bost minutu falta zirela. Tarte horretan jasotako bi minutuko zigorrak eta gure jokalarien gaztetasunak erabakiorrak izan ziren, gure ustez merizatako garaipena etxean ez gelditzeko. Amaieran 27na. LASTIMA !!!
Serio, ganoraz, zentratuak, une zail eta larrietan burua hotz mantenduz... gure mutilek eskubaloian jokatzen badakitela erakutsi zuten beste behin. Sailkapenean goialdean dauden taldeen aurka horrela egiten dute, antzeko maila dutenen aurka berdin egin behar da sailkapenean gora egin ahal izateko.