GABONETAKO OPORREN ONDOREN, BERRIZ GARA LEHIAN
1. urteko kadete mutilak eta jubenil mutilak garaipenak lortu dituzte. Lehenengo taldean, zaharrak berri.
“Canario”k eta Mendiak entrenatutako mutilak ez zuten erronka erraza lehiaketarako itzuleran. Elgoibarko Gabaz taldea sendo dabil multzuko goi aldean eta hori-urdinak ez ziren gai izan urte berria garaipenarekin hasteko, amaieran 21-26 elgoibartarrentzat. Ondorioz, azken postuetan jarraitzen du UROLA EK LAZTIMENDIk eta suspertu beharrean da, jetsieraren mamuak indarra hartu baino lehen.
Kadete mailako UROLA EK ANTONIO ARANZADIk berriz, ongi ekin du 2014a, urteko lehen partidan Bidasoa menperatu bai du 40-31. Morandarrak eta Maniegak entrenatutako gaztetxoak ez dira guztiz gelditu oporretan eta garai horretan eginiko lana baliogarria izan da ligako bigarren fasea ongi hasteko. Lehen unetik zentratuta eta gogotsu aritu dira hori-urdinak eta iruindarrak baino gehiago izan dira.
BESTE EMAITZAK:
Jubenil mutilak: Egia Baztarre taberna 31 – UROLA EK SUPER BM 39
1. urteko Kadete Neskak: UROLA EK UGARTE/IRATI 7 – Leizaran Eskubaloia B 16
2. urteko Kadete Neskak: UROLA EK AIKER 12 – Ordizia Irurena 14
2. urteko Kadete Mutilak: Corazonistas Vitoria 33 – UROLA EK FONTANERÍA LUIS ÁNGEL 27