Zumarragak Euskal Kopa hartuko du urtarrilaren 4 eta 5ean
Urola Eskubaloi Klubak antolaturik, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin, Zumarragako Ispilla kiroldegian burutuko da urtarrilarren 4 eta 5ean emakumeen eskubaloiko 2014ko Euskal kopa Aiala Zarautz, Kukullaga Etxebarri, Zuazo Barakaldo eta Bera Bera taldeen partaidetzarekin.
Gaur eguardian Zelai Arizti kultur etxean aurkeztu da txapelketa Zumarraga eta Urretxuko alkateak bertan zirela, Mikel Serrano eta Oihane Zabaleta; Euskal eskubaloi federazioko presidente José Manuel Ruiz de Cenzano; Urola Eskubaloi Klubeko presidentea Jon Mendia eta Bera Bera ordezkatzen, bigarren entrenatzaile Martin Larrañaga.
Horrela, larunbatean 16,30etan lehenengo final-erdian izango dira Aiala Zarautz eta Kukullaga Etxebarri taldeak. Ostean, 18,30etan, Bera Bera eta Zuazo Barakaldoren txanda izango da. Irabazleek elkar ikusiko dute igandeko finalean, 11.30etan. Partida guztiak Zumarragako Ispilla kiroldegian ospatuko dira.
Aurkezpenean, Zumarragako alkate Mikel Serranok “udalentzako oinarrizko kirola sustateaz gain, emakumeen elite mailako euskal kirolara hartzeko” aukera azpimarratu du. Urretxuko alkate Oihane Zabaletak azpimarratu du “emakumeen kirolarako ereduzko kirolariak gertu izatea garrantzitsua da”. Bestetik, José Manuel Ruiz de Cenzanok eskertu die udalei izandako “inplilazioa” eta, era berean, berretsi du Federazioak egin duen “emakumeen eskubaloiren aldeko apustua” eta Jon Mendiak “publikoari ikuskizunaz gozatzeko” eskatu dio.
Bera Beraren izenean, bigarren entrenatzaile Martin Larrañagak, bi udalei eta Urola Kirol elkarteari Euskal Kopa antolatzeagatik eskertzeaz gain, txapelketaren garrantzia azpimarratu du, izan ere, “oso ondo etortzen zaigu taldea Ligarako prest jartzeko”. Urtarrilaren 11n Ligara itzuliko da Bera Bera sailkapenean bigarrena den Helvetia Alcobendasen aurka “eta Zumarragara prest diren jokalari guztiekin etorriko gara, horien artean duela bi aste jokatzerik izan ez zuen Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo eta Patricia Elorza internazionalak”.