Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BELAUNALDIEN ARTEKO FESTA

alt
Giroa aparta izan zen Ispillan

Lehen taldeko eta Klubeko jokalari ohiez osaturiko partidan, gaztenak irabazle (24-25)


2013ko azken larunbaterako eskeintza polita antolatu zuten UROLA ESKUBALOI KLUBekoek. Hala ulertu zuen behintzat arratsalde hotz horretan Ispillara gerturatu zen ikusle pila. Txapelta ofizialik egon ez arren, jende ugari gerturatu zen lehen taldeko eta jokalari ohiez osaturiko talde baten arteko lehia ikustea.

Partida hasi aurreko txantxak berehala isildu ziren epaileek lehen txistua jo zutenean eta lagunarteko trazak desagertu ziren. Gazteenak ez zuten lotsaz gelditu nahi eta laster lortu zuten bost goleko aldea. Horren gazte ez direnak ez ziren amore emateko prest eta, apurka-apurka, markagailua orekatzea lortu zuten atsedenaldira hamaikana iritsi zirelarik.

Bigarren zatiaren hasieran beteranoak izan ziren hiru goleko zuloa zabaldu zutenak. Hori ikusirik UROLA EK LAZTI MENDIkoek makineri osoa martxan jarri, partida irauli eta hiru-lau goleko errenta erosoak izan zituzten ia bukaeraraino. Amaiera horretan, “zaharrek” gorputzeko minari aurre eginez, markagailua estutu zuten, 24 – 25, eta denok pozik.

Eta nola ez, afari batekin borobildu zuten arratsalde-gaua, berriz ere UROLA ESKUBALOI KLUBa osatzen dugunok famili handi bat garela erakutsiz. Zorionak denei eta Urte Berri On.