Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Neskak Arrateri irabazi diote.


Emakumezkoen taldeak, arazorik gabeko garaipen batekin, denboraldiko bi lehen puntuak lortu ditu.

Igande goizean jokaturiko partidan UROLA-SUMINISTROS ELECTRICOS OLETA taldeak defentsa sendo baten oinarritutako garaipena lortu du.

Jorge Gómezek entrenatzen duen taldearentzat ongi hasi da partida eta berehala bi goleko aldea lortu dute. Lan isila eginez, apurka-apurka alde hori handitzen joan dira, amaierako 14 eta 8koa ezarri arte.

Gol gutxiko lehia ikusi dugu Ispilla kiroldegian, defentsak erasoei gailendu zaielarik. Gure neskak eibartarren erasoa gelditzen asmatu dute, era horretan markagailuan gerturatzeko hauen ahaleginak ezerezean utziz eta denboraldiko lehen garaipena lortuz.

Norgehiagokak alde txar bat ere izan du. Belauneko lesio luze baten ondoren, gaur egiten zuen bere berragerpena Miriam Inzak eta berriz ere min hartu du. Ezer larririk izango ez delako esperantzan, ZORIONAK gure neskei eta EUTSI HORRI !!!