Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ASTEBURU TXARRA UROLA EKarentzat


Bai behintzat emaitzei dagokionez, bakarrik jubenil neskak eta infantil mutilak irabazi baitute.


Elkarteko talde nagusiak, UROLA EK ANTONIO ARANZADIK, denboraldiko lehen partida galdu du beti zaila izaten den Aritzbataldeko kantxan. Partida orekatua jokatu dute bi taldeek, baina kanporatzeak min egin diote Jon eta Ikerren taldeari, eta Zarautztarrak apurka tartea zabaldu dute markagailuan, amaieran 21-16 nagusitu direlarik.


Jubenil mutilen bi taldeek ere galtzaile suertatu dira. Bigarren urteko jubenilak, UROLA EK LAZTIMENDIkoek, irteera zaila zuten, Usurbileko taldeak beti izan bai dira oso lehiakorrak. Ikerren mutilak ez dute partida txarra egin, beti etxekoengandik gertu izan bai dira, baina zerbait falta izan zaie, eta ez dira betiko taldea izan. Partida orekatu, gogor eta grinatsu batean ostean 29-27ko emaitzaz etsi behar izan dute.

Lehen urtekoak berriz irabazteko zorian izan dira. Partida amaitzeko gutxi falta zela aurretik ziren, baina azken minutuak ez dituzte ongi kudeatu eta amaieran 18 eta 19 galdu dute Zarautzko Amenabarren aurka. Hurrengoan beharko du.


UROLA EK AIKER-ACADEMIA ANA taldeko neskak erraztasunez nagusitu dira Ordizian. Defentsa sendo batean oinarrituta aise menperatu dituzte urdinak eta denboraldiko bi lehen puntuak bereganatu dituzte. Joko eraginkorra eskaini badute ere, une batzuetan erlaxazio puntu bat nabaritu izan zaie eta aurkariari bizia eman diote. Jokoari irmotasuna ematea izango da datozen jardunaldietarako erronka.


Igandean, goizean goiz Irunen partidua jokatzeak ez die mesede egin UROLA EKeko lehen urteko kadeteei, talde bezala ez dute eta beraien maila eman. Lehenengo zatia 12-12 amaitu den arren, UROLA EK FONTANERIA LUIS ANGELekoek huts asko egin dituzte. Bigarren zatian, Irungo Gaztiak, gure jokalarien hutsak hobeto aprobetxatu eta kontraerasoen bitartez 19-15 aurreratu dira partidua amaitzeko 18 minutu falta zirela . Hutsartearen ondoren, eta hobe defendatu ostean, 22na jarri dira 10 minuturen faltan. Azkenean, Irungo Gaztiako atezainak egin dituen geldiketek erabakiorrak izan dira. Partidua 28-25 bukatu da.


Kadete neskak ere igande goizean aritu dira. Eibar Eskubaloia taldea izan dute arerio eta 3-24 nagusitu dira bisitariak. Hasiberrien akatsak egin dituzte Julen eta Mikelek entrenatutako neskek, baina esperantzarako zertzelada batzuk ere utzi dizkigute. Ausardia, grina eta hobetzeko gogoa nabaritu zaie eta jokoaren lehen printzak ikusi ditugu. Bidea apurka egiten da !!!


Infantil mutilak izan dira garaipena lortu duen beste taldea eta denboraldiari ezin hobeto ekin diote. UROLA EK SUPER BMkoek une oro izan dute partida kontrolpean eta 24-16 garaitu dute Andoaingo CDB Leizaran taldea. Iazko denboraldian, alebin mailan, eginiko lanak bere fruituak ematen hasi da eta jokoak hobera nabarmen egin du. EUTSI HORRI MUTILAK !!! Aipatu beharrean gaude partida hasi aurretik Iker Cuadradok iazko jokalari onenaren saria jaso duela.


Infantil neskak ere denboraldiko lehen partida izan dute asteburu honetan. Jokalari gehienentzat bere bizitzako lehen eskubaloi partida izan da eta hori kantxan nabaritu da. Egoera horretan bidezkoak izan daitezken hutsak egin dituzte UROLA EK GOIERRIBUSeko neskak, baina ilusioa gainezka dutela nabari zaie. Horrekin, eta Winyk eta Imanolek egingo duten lanarekin, hobetu beste erremediorik ez dute. ANIMO NESKAK !!!