Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PARTIDA GUTXIKO ASTEBURU LUZEA


Bakarrik jubenil mailako neskak eta mutilak izan ditugu lehian


Ostiralean jubenil gizonezkoen mailako UROLA EK LAZTIMENDIk lehenengo jardunaldian atzeratutako partida izan du Oñatin. Kolore bakarra izan da nagusi Zubikoa kiroldegian: hori-urdina. Iker Soraluzeren mutilak norgehiagoka txukuna osatu dute eta erraz nagusitu dira. Amaierako emaitzak, 8-28, dena esaten du.

Larunbatean, berriz, lan gehixeago egin behar izan dute Eibar Eskubaloi taldea menperatzeko baina, ondo jokatuz, nagusitasunez garaitu dituzte eibartarrak, 30-14. Defentsan sendotasun handiz aritu dira eta erasoan ongi mogitu dute baloia, jokaldiak lotuz eta aukerak baliatuz, arerioen ahaleginak ezerezean utzi dituztelarik

Asteburuko bi garaipen hauekin Urretxu-Zumarragakoek ongi ekin diote denboraldiari. Datorren asteburuan beste gauza bat izango da, sailkapeneko goi aldean ibiliko den Usurbil KEri egingo bai diote bisita. EUTSI HORRI MUTILAK !!!

Jubenil mutilen beste taldeak, UROLA EK SUPER BMek, burumakur etorri behar izan du Andoainera eginiko bisitatik, 29-16ko emaitzaz galdu bai dute. Erasoan, tarteka joko ona egin dute, baina jokaldiak era egokian amaitzea falta izan zaie eta defentsako lana hobetu behar da. Jokalari gutxi izateak ere eragina izan du, azkenerako nekea nabaritu bai da. Lanean jarraitzea beste erremediorik ez da geratzen, ANIMO !!!

Larunbat arratsaldean jubenil neskak denboraldiko lehen partida izan dute eta ez dira nahi bezala hasi. Erritmo eta bizitasun gutxiko lehia eskaini digute UROLA KE AIKER ACADEMIA ANA eta Ereintza Aguaplasteko neskak. Hamabosgarren minuturako, Jorgek entrenatutako neskek zuloa ireki dute markagailuan (8-1) baina une horretatik aurrera adimena ilundu zaie eta bisitariak aurretik jarri dira, lau goleko aldea ere izan dutelarik. Bigarren zatiko erdialdean, gure neskek norgehiagoka orekatu eta aurretik jartzeko gai izan dira, baina amaieran 21-22ko emaitzaz amore eman behar izan dute.