Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua UROLA LAZTIrentzat DONIBANEren aurka.


UROLA LAZTIk bi puntuak lortu ditu lehenengo postuetan amaitzeko hautagaia den DONIBANEren aurkako lehia estuan.

Gure mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute larunbat honetan Ispilla kiroldegian jokatutako partidan. Denboraldi amaieran, gure taldearekin batera, igoera fasea jokatzeko aukera emango duten hiru lehengo postuetako bat lortzeko lehian izango den Donibane Majestik izan zuten aurrez aurre.

Hasieran, partidaren erritmoa hartzea kosta zitzaion etxeko taldeari eta hortaz baliatuz kanpotarrak aurrea hartu zuten (1-4). Hala ere, horiek laster murriztu zuten markagailuak erakusten zuen tartea eta launako berdinketa lortu zuten. Hortik aurrera lehenengo zatia oso berdindua izan zen, atsedenaldira hamaseinako berdinketaz iritsi zirelarik.

Bigarren zatia ere ildo beretik hasi zen eta markagailuak estu jarraitzen zuen. Bi taldeak erasoan asmatuz eta defentsan gogor arituz, inork ez zuen aurrea garbi lortzerik izan. Bigarren zati honen erdialdera UROLA LAZTIk erasoko erritmoa bizituz markagailuan lau goleko abantaila ezartzea lortu zuen. Iker Hernández, "Canario", atezainaren lan bikainak, kontraerasoak ahalbideratu zituen eta honi esker aldea mantendu eta hainbat unetan handitzea ere lortu zuten. Amaieran bisitariek zelai osoan presio gogorra egin arren, amaieran markagailuak 33 eta 29koa erakusten zuen etxeko taldearen alde.

Garaipen honekin, UROLA LAZTIk, maialko oillarren aurka jokatu beharreko hiru partidetatik bi irabaziz ondo ekin dio denboraldiari eta igoera fasea jokatzeko hautagaietako bat dela argi uzti du. Aipatzekoa da baita ere, Ispilla kiroldegian bizi izan zen giro bikaina, ikusle ugari bildu zen eta honek horien garaipenean lagundu zuen.

Hurrengo jardunaldian Urnietari egingo dio bisita gure taldeak. Azken sailkatua izanik, itxura batean ez luke partida zaila izan behar, baina arreta handia jarri beharko da puntuak Urretxu-Zumarraga aldera ekartzeko.