Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ASTEBURU ONA JUBENIL NESKENTZAT, TALDE NAGUSIARENTZAT BERRIZ EZ


Talde nagusiak Zarautzi eginiko bisitan gola bakarreko aldeaz galdu zuen, eta jubenil mutilek, urteko porrotik handiena jasan zuten. Aldiz, beste talde guztiek irabazi egin zuten.


Iñigo Kantero eta Iker Soraluzeren mutilek goiko postuetan dabilen Amenabar ZKEri egin behar izan zieten aurre. Lehen itzulian garaitu zituzten zarauztarrak, eta berriz ere menderatzeko ilusioz irten ziren. Lehen zatian, bi taldeak oso paretsu ibili ziren eta atsedenaldian hamabinako berdinketarekin heldu ziren.

Bigarren zatian ere markagailua oso estu ibili zen, eta horren adierazgarri da 23. minutuan markagailuak pairatzen zuen 22nako berdinketa. Hala ere, azken minutuetan UROLA LAZTIko jokalariek pare bat goleko erreta izan zuten, baina zarauztarrek markagailua irauli egin zuten eta azken segundoan lortutako gol bati esker irabaztea lortu zuten. Azkenean, 25 eta 24 etxekoen alde.

Jubenil mutilek, beraien ligaxkako liderra bisitatzen zuten, hau da, Lingua Aloña Mendi. Oso aurkari zaila zen, talde ona dutelako, eta horregaitik azken urteotako jipoirik handiena jasan zuten. Lehen zatiaren hastapenetan, ongi ibili ziren horitxoak, baina azken hamar minutuetan izandako dozena-erdi hutsegiteren ondorioz 18 eta 13 galtzen joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, nahi eta ezin ibili ziren UROLA ANTONIO ARANZADIko mutilak, izan ere, ezin zuten alderik murriztu. Azken minutuetan, defentsa aldatu zuten Jose Angelen mutilek, tarteak txikitzearren, baina hori lortu beharrean, tartea handitzen joan zen. Azkenean 36 eta 29 galdu zuten.

Jubenil neskek berriz bi norgehiagoka izan dituzte asteburu honetan, eta biak irabazi dituzte. Larunbatean zarauztarren aurka jokatu zuten, eta igandean, andoaindarren aurka.

Bartolo Jatetxea zarauztarrari nagusitasun osoz gailendu zitzaion AKADEMIA ANA - AIKER. 60 minutuak kontrolatu zituzten, eta 19 eta 12 irabazi zieten. Igandean, Leizarango neskei zailtasun handiagoekin irabazi zieten. Ulertzekoa da beste partida bat jokatzetik zetozten eta. Hala ere, partida guztian kontzentrazioa galdu gabe ibili ziren eta bi puntuak etxera ekarri zituzten. (18 - 21)

Kadeteak bolada onean dira, urte hasieratik galdu gabe dira eta. Asteburu hontan La Salle Saiekori egin zien aurre, eta bai ongi egin ere. Hasiera-hasieratik nagusitu ziren eta 31 eta 18koaz gailendu zituzten.

Infantiletan bi taldeek elkarren aurka jotzen zuten, eta ulertzekoa den bezala, UROLA GOIHERRI BUSekoek irabazi egin zuten. Bi taldeen artean alde handiak daude eta kantxan asko nabaritu zen. (6 - 31)

Txikienek, hau da, alebinek, Bergararen aurka jokatzen zuten. Gure mutilak galtzen hasi ziren, baina atzetik aurrerako lanak ongi egin zituzten ata azkenean gerturatzea lortu zuten. (9 - 17)