INAUTERIETAN DENA EZ DA FESTA
Kadete eta infantilek partidak izan dituzte.
Kadeteek Lloreten izango gareneko partida aurreratu dute eta lehia polita ikusi dugu Ispilla kiroldegian UROLA ET PREMANK eta Egiaren artean. Gazteak izanik, bi taldeek jokaldi onak eta akatsak tartekatu zituzten eta bazirudien hutsegite gutxien egiten zituenak bereganatuko zuela norgehiagoka.
Hasieran bisitariak jarri ziren aurretik, baina Jon Mendiaren mutilak markagailua iraultzeko gai izan ziren. Tarteak txikiak ziren eta lehen zatiaren azken bi minutuak extekoak bi jokalari gutxiagorekin aritu behar izanak eragindako baloi galerak baliatu zituzten bisitariek atsedenaldira bi goleko errentaz iristeko.
Jarraipenean sendo hasi ziren horiak eta oso denbora gutxian partida berdintzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere ez ziren aurretik jartzeko gai izan eta bigarren zati honen erdialdera egiatarrak lau goleko errenta lortu zuten (19-23). Beste zerbait saiatu beharra zegoen eta entrenatzaileak 4 - 2ko defentsa agindu zuen. Aldaketa horrek eragina izan zuen eta gure mutilek azken hamar minutetan markagailua irauli zuten. Azken minutuak ongi kudeatuz, etxekoek joko ona egin eta horrek garaipen estua, 27 eta 28, eman die.
Infantilek Forualdundiko Txapelketako lehen jardunaldia jokatu dute. UROLA ET SUPER BMkoek lehen zati polita egin dute eta atsedenaldian partidan sarturik ziren (9-12). Bigarrenean ordea ezin izan dute erritmoa mantendu, bisitariek gehiago izan dira eta azkenean garaipena Zarautz aldera joan da 14 eta 27.
UROLA ET GOIERRI BUSekoak Oñatin izan dira igande goizean eta, markagailuak erakusten duen moduan (8-35), eragozpen handirik gabe ekarri dituzte bi puntuak Udanan gora.