EMAKUMEZKOEN MUNDUKO TXAPELKETAKO FINALA
Norvegia da faboritoa baina Frantziak ezustekoa eman nahi du.
Frantziak eta Norvegiak Munduko Eskubaloi Txapelketako finala jokatuko dute, igandean 20:15etan. Finalak faborito bat du, Norvegia. Europako eta olinpiar txapelduna da tituloa irabazteko bi hautagai nagusien artean lehian jarraitzen duen bakarra. Errusia zen bestea, baina azken hiru ekitaldietan txapeldun izandakoak final-laurdenetan esan zuen agur, Frantziarren aurka galduta.
Frantziak joko pausatuaren alde egingo du. Norvegiak, ordea, bizi-bizi jokatu nahiko du. Horrela iritsi dira biak finalera eta bere setiloari leial izanda saituko dira tituloa irabazten.
Finalaren aurretik hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko dute Danimarkak eta Espainiak (17:30 Teledeporten).