EMAKUMEZKOEN MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA
Abenduak 1etik 18ra jokatuko da Brasilen
Hogeita lau selekzio ariko dira hilaren 18a bitartean Brasilen jokatuko den Munduko Txapelketan. Faboritoak betikoak dira: Errusia, Norvegia, Frantzia, Montenegro eta Danimarka. Irabazleak, gainera, beste sari bat izango du: zuzenean sailkatuko da 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetarako.
Sei euskal jokalari ariko dira Brasilen, guztiak Espainiako selekzioarekin: Patri Pinedo, Andrea Barno eta Nerea Pena Itxakokoak; Eli Pinedo Bera Berakoa; Patricia Elorza Castrokoa; eta Nely Carla Francisco Le Havrekoa. Espainiako hautatzailea ere euskal herritarra da: Jorge Dueñas bilbotarra.