JARDUNALDI ESKASA UROLA ETko TALDEENTZAT
Bakarrik jubenil gizonezkoek erdietsi dute garaipena.
Lehen taldeak Tolosa CFen aurka neurtu zituen indarrak igandean eta esku hutsik bueltatu behar izan zuen, 41 eta 36 galdu ondoren. Denboraldiko lehen porrota izan arren bosgarren posturaino jaitsi dira UROLA ET LAZTIko mutilak. Hori, mailan dagoen parekotasunaren adierazle da eta aurtengoan igoera lortzeko zailtasunak izango direla eta lana erruz egin beharko dela erakusten digu. Taldean eman diren aldaketak denbora behar dute finkatzen joateko, baina denboraldia luzea izanik itxaropentsu izateko arrazoiak badaude.
Larunbat arratsaldean jubenil eta kadete gizonezkoak Eibarren aritu ziren. Lehenengo kadeteak kantxaratu ziren eta "Canario" eta Jon Mendiaren mutilei ez zitzaien batere ondo joan. Soilik lehen hamar minutuetan izan ziren gai eibartarrekin nor baino nor aritzeko. Handik aurrera Eibarkoen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Defentsan estutuz, baloi ugari berreskuratu zituzten eta kontraerasoak baliatuz, tartea apurka handituz joan ziren. Amaierako 38 eta 11ko emaitza argigarria da. Goraipatzeko da, ordea, UROLA ET PREMANKekoen jarrera. Amore eman gabe une oro saiatu ziren markagailua txukuntzen eta ahalegin betean aritu ziren.
Jarraian UROLA ET ANTONIO ARANZADIKO mutilak jokatu zuten "Eibarko B" taldearen aurka. Etxekoak gogotsu kantxaratu ziren eta porrota garesti saltzeko asmotan defentsan estu eta azkar jokatuz hasi ziren. Gure mutilek berriz presaka eta zehaztasun gutxirekin aritu ziren lehen minutuetan eta armaginak markagailuan aurrea hartu zieten (10 eta 6 hamabosgarren minutuan). Jose Angelek hutsartea eskatu behar izan zuen eta egoera guztiz irauli zen. Horiek hobeto jokatuz, 1 eta 7ko partziala lortu eta lehen zatiaren amaieran bi goleko aldea zuten markagailuan (11 eta 13).
Bigarren zatian, iraganeko mamuak itzuli ziren, izan ere, hutsegite andana egin zituzten. Hala ere, etxekoei eutsi egin zieten une oro eta tartea beti horitxoen aldekoa izan zen, nahiz eta beti bi golekoa izan. Horregatik, partida amaiera estu eta bizia izan genuen, baina zorionez, Zumarraga-Urretxura ekarri zituzten bi puntuak. (26 - 28)
Nesken partida amaiera aldiz ez zen gure aldekoa izan, 17 eta 16koarekin erori zirelako. Norgehiagoka hau ere biziki estua izan zen, atseden hartzeko unerik gabeko horietakoa, eta behar bada horrexegatik, azken minutuetan UROLA ET AIKER- ANA AKADEMIAko neskak nahiko justu heldu ziren partida amaierara eta ezin izan zuten partida borobildu. Lehen esan bezala, 17 eta 16 galdu zuten, baina harro izateko moduan dude, 60 minutu on jokatu zituztelako.
Asteburuko kronika honi amaiera emateko, infantil kategoria dugu. Bai bigarren urtekoek eta bai lehen urtekoek amore eman behar izan zuten. Lehenbizikoek, Usurbilen zuten zita eta 21 eta 17koaz itzuli ziren etxera. Bigarrenek berriz, Amenabar ZKE indartsuaren aurka neurtu zituzten indarrak. UROLA ET BMkoen lehen urtea dela kontuan hartuta, emaitza da gutxienekoa, astetik astera egiten ari diren progresioa da garrantzitsuena.
Beraz, hurrengo astea aldeko emaitzekin etortzea espero dugu, eta horretarako zure laguntza behar dugu. Talde gehienek etxean jokatuko dutenez, ez duzu aitzakiarik.
ANIMO DENEI, SEGI HORRELA ETA IKUSIKO DUZUE NOLA EMAITZA HOBEAK ETORIIKO DIREN.