DENETARIKO EMAITZAK UROLA ETko TALDEENTZAT
Urriak 22 eta 23an jokaturiko jardunaldiaren ondoren UROLA ET LAZTIk porrotik ezagutu gabe jarraitzen dut. Jubenil gizonezkoek garaipena lortzeaz gain beraien jokoa sendotu zuten Elgoibarren. Kadete gizonezkoek galdu egin zuten Andoainen eta Infantil gizonezkoetan, bigarren urtekoek garaile eta lehen urtekoek galtzaile suertau ziren.
Larunbat arratsaldean UROLA ET LAZTIk Donibane hartu zuen Ispillan. Hasiera oso orekatua izan bazen ere, lehen zatiaren erdi aldetik aurrera horiek beraien jokoa indartu eta apurka markagailuan tartea irekitzea lortu zuten, atsedenaldira bost goleko aldeaz (20 eta 15) iristeko.
Bigarren zatiaren une batean, gure taldeak bi jokalari gutxiagorekin aritu behar izan zuen eta bisitariek, hiru minututan 0 - 4ko partziala eginez, markagailua estutu zuten. Indarrak berditzearekin batera, ordea, Sora eta Negroren mutilak berriz ere aldendu ziren. Joko ona erakutsi zuten gainera. Erasoan arin, eraginkor eta defentsan sendotasuna erakutsiz, berrogeita hamargarren minutuan zazpi goleko errenta zuten, 34 eta 27. Azken hamar minutu horietan etxekoek lasaitu egin ziren apur bat, baina ez zuten eragozpen handirik izan partida isteko, amaieran 41 eta 37. Garaipen honekin, orain arte jokaturiko norgehiagoka guztiak irabazi dituzte eta lidergoan daude, Zarauzko Amenabar eta Legazpiko Hegialde Auto-koekin batera.
UROLA ET ANTONIO ARANZADIko jubenilak, beste alde, igandean jokatu zuten Elgoibaren eta orain arteko partidarik borobilena jokatu zuten. Lehen unetik beraien nagusitasuna agerian geratu zen, erasoan asmatuz eta landutako jokaldiak ondo burutuz eta defentsan, inoiz baino sendoago, arerioei jaurtiketak asko zailduz. Lehen zatian eginiko defentsa onaren ondorioa da hamar gol bakarrik jaso izana eta horietatik erdiak zazpi metrotatik. Atsdenaldian 10 eta 19.
Bigarren zatiaren hasieran etorri ziren Jose Angelen mutilen minuturik txarrenak, baina elgoibartarrak ere ez ziren fin aritu eta ez zuten tartea askorik murriztu. Horiek jokoa lasaitu eta lehen zatiko maila berreskuratu zuten eta lehiaren kontrola berreskuratu zuten. Txandaketak ere ez zuten jokoaren maila jaitsi eta partidaren amaiera erosoa izan zen. Azkenean 22 eta 31 eta bi puntuak Urretxu-Zumarragakoentzat.
UROLA ET PREMANKeko gaztetxoak ez zuten aukerarik izan CDB Leizarangoen aurka eta porrot argi batekin, 44 eta 26, bueltatu behar izan zuten Andoaindik. Ziur gaude Canario eta Jonen mutilak hobera egingo dutela, animo !!!
Bigarren urteko infantilak larunbata goizean neurtu zituzten indarrak ordiziarren aurka eta norgehiagoka polita ikusteko aukera izan genuen. Alex eta Nagoreren lanaren fruituak nabaritzen hasi dira eta UROLA ET GOIERRI BUSeko gaztetxoen joko mailak gora egin duela agerikoa da. Hasiera orekatu baten ondoren, gure mutilak 23 eta15 nagusitu ziren eta jokaturiko bi jardunaldietan garaipena lortu ondoren sailkapeneko lehen postuan daude.