Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PORROT BATEKIN EKIN DIOTE DENBORALDIARI JUBENIL GIZONEKOEK


UROLA ET ANTONIO ARANZADIk galdu egin du lehen jardunaldian, 30 eta 26, Usurbil KEren aurka.


Lehen 30 minutuetan horiek oso joko eskasa egin dute. Paseak inor ez zegoen lekura edo aurkariei eginez, harrera kaskarrekin, erasoan presaka arituz, defentsan ahul... baloi ugari galdu dituzte. Badirudi burua beste inon zutela eta iaz ondo ohitu gintuen taldea ez da inondik ageri. Gure taldeari asko kosta zaio gola lortzea eta etxekoek, piskanaka, tartea zabaldu dute markagailuan, atsedenaldira 17 eta 10 aurretik iritsi direlarik.


Atseden-tarteko Jose Angelen oharpenek bere eragina izan dute eta jokalarien jarrera eta grina beste bat izan dira bigarren zatian. Oldarkorrago jokatuz, elkar hobe hartuz eta taktikoki 6-0ko defentsa eginez tartea murriztu dute eta 2 goletara hurbildu dira. Bazirudien markagailua iraultzeko gai izango zirela, baina aldea murrizteko eginiko ahaleginaren eragina nabaritzen hasi da. Txandatzeak ez dira eraginkorrak izan eta berriz azaldu dira lehen zatiko presak, akatsak eta gogogabeziak. Usurbildarrak tartea zazpi goletara handitu dute beste behin eta, denbora falta alde zutela, abantaila kudeatzen hasi dira. Horiek defentsan harriskatu beharra zuten eta 4-2ko defentsa ireki batekin arerioen akatsak behartu eta baloia ahalik eta azkarren berreskuratzen saitu dira. Azken ahalegin honen emaitza erdipurdikoa izan da, aldea murrizteko bakarrik balio izan bai du. Azkenean etxekoak nagusitu dira 30 eta 26.

Taldeko kide gehienak lehen urtea dute jubenil mailan, baina horrek ez du aitzakia izan behar eta Oiardo kiroldegian eskainitako baina joko hobea egin beharra dauka talde honek. Ea denboraldia aurrera joan hala maila berrira egokitzen den eta bere neurria berreskuratzen duen. Jakin dezaten jokalariek, aurreko sasoian eginikoak ez duela aurtengorako ezer bermatzen eta, saiatu eta ahalegindu ezean jai dutela. Aurrera egiteko, hobetzeko, ikasteko... derrigorrezkoak dira esfuertzua, gogoa, nahia eta konpromisoa.