FINALAREN ATARIAN GELDITU DIRA
Nahiz eta zuten guztiarekin sahiatu diren denboraldiaren bukaera ekiditen, ezin izan dute lortu hori sahiestea. Dena dela, urte oparoa izan da honako hau, izan ere, titulo andana erdietsi direlako.
Larunbat honetan Ispillan jokatu beharreko partida bereziki garrantzitsua zen, finalerako txartela jokan bai zegoen. Alde batetik, UROLA ANTONIO ARANZADI S. L.ko jokalariak, orain lehengoez gain, lehen urteko bost jubenil gehiagorekin, eta bestetik Elgoibar Pnumax. Fisikoki sekulako aldea zegoen bi taldeen artean, eta horrek azkenen balantza beraien aldera inklinatzea lortu zuen, baina kostata.
Lehen zatia oso paretsua izan zen, asko jota gol bakarreko aldea zelako markagailuan.Hala ere, azken bost minutuetan beherakada bat jasan zuten etxekoek fisikoki eta huraxe baliatu zuten kapotarren hiru goleko aldea zabaltzea. (11 - 14)
Atsedenaldia baliatuz indarrak errekuperatu zituzten gure mutilek eta horri esker oso indartsu atera ziren kantxara bigarren zatian. Ez zien askotarako balio, hamar minutu goi mailan jokatu arren, nabarmen egin zueten bera azken 20 minutueta eta aldea murriztu beharrean azten ari zen. Azkenean 20 eta 31, eta beraz, finaletik at.
Markagailuak ez zuen ikusitakoa erakusten, izan ere, lehen zati ona jokatu zuten eta bigarren zatiaren hasieran ere gauzak zail jarri zikien.
Behin denboraldia amaituta, balorazioa egiteko ordua heldu da. Ezin da uka deboradi biribila izaz dela, Gipuzkoako txapeldun gelditu bai ginen, Euskal Kopan teorian gu baino hobeak ziren taldeei hamaika komeri eman genizkien eta hurrengo urteko taldearekin Udaberriko torneoaren finalerdietara iritsi bai gara. Hori bai, hau dena ezinezkoa izango zen zalegoarengatik, eta bai Josa Angel eta Angelengatik ez balitz.
HURRENGO URTE ARTE!!!!!!!!!