Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HURRENGO DENBORALDIAN ERE TALDE ONA EDUKIKO DU UROLAK


Datorren denboraldiari begira ekin diote gure bigarren urteko kadeteek eta lehenengo urteko jubenilek. Nahiz eta denbora gutxi eduki entrenatzeko, eta gehiengoaren lehen partida izan kategori berri batean, garaipena lortu dute.

Ziklo berri baten hasiera izan zen larunbatean Hondarribia, datorren urteko taldearekin aurkeztu bai ziren Jose Angelen mutilak.

Lehen zati guztian atzetik izan ziren horitxoak, baina inoiz ez zuten alde garbirik lortu etxekoek. Aldaketa ugari egin arren lehen 30 minutu erregularrak egin zituen taldeak. Lehen zatiaren amaieran gol bateko aldea zuten aurka.

Bigarren zatian ere taldeak itxura ona mantendu zuen eta horri esker 15. minutuan markagailua irauli zuen eta partidan lehen aldiz aurretik jarri zen. Minutuak aurrera zioazen eta gure mutilak tartea mantentzen zuten baina pare bat baloi galtzek tentsioa ejarri zion partidari. Hala ere, arauzko 60 minutuak amaitzean 34 eta 35 zirenez aurretik bi puntuak Zumarraga Urretxura ekarri zituzten.

Partida ona jokatu arren berebiziko garrantzia duen giltzarri bat falta zitzaion talde hon, Jose Angel Vara. Bizkarreko arazoekin dabil aspaldi hontan eta ezin izan zuen Hondarribira joan eta berari eskeini diote garaipen hau.