Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GOL BAKARRARENGATIK GALDU DUTE 2. URTEKO KADETEEK


UROLA KE ANTONIO ARANZADI S. L.k bere hutsengatik galdu du eta finalerdietatik at gelditu da.


Liderraren etxera bisita zuten gure mutilek eta baliteke horregaitik edo beste arrazoi batengatik baina partida exkaxa burutu zuten. Atzean ez zen ohiko sendotasunarekin defenditu eta aurrean huts potolo eta asko egiten ziren. Hala ere, lehen zatiaren azken ordulaurdenean bost goleko aldeari buelta eman zioten eta atsedenaldira hamazpinako berdinketarekin heldu ziren.

Bigarren zatian ere zaharrak berri. Jose Angelen mutilek ez zuten itxura hobetzea lortu eta beti atzetik ibili ziren, nahiz eta zarauztarrek inongo momentuan ez zuten tarte seriorik lortu. Zaila da 60 minututan burua hotz mantentzea inoz aurretik jarri gabe eta hori gutxi balitz, jokalari garrantzitau baten kaleratze bat izan zuten azken minutuetan eta beraz ez ziren erabaki onenak hartu, presazko jaurtiketak, zulo handiak defentsan... Nahiz eta azken momentura arte esperantzak mantendu 31 eta 30 galdu zuten gure mutilek.

Porrot honekin amaiera heman zaio bikaina izan den denboraldi bati, Gipuzkoako txapeldun eta Euskadiko Ligan burua tente dutela aritu dira, eta hori oso talde gutxik esan dezakete. Orain, jubenilekin kopa jokatzea eta Etxaburun taldeko guztiekin (jokalari, teknikari, guraso... ) egingo den afariaz gozatzea dagokigu..

ZORIONAK ETA SEGI HORRELA!!!!!!!!