ANTONIO ARANZADIkoen LEHEN GARAIPENA EUSKADIKO LIGAN
UROLA KE ANTONIO ARANZADI taldeak Euskadiko Ligan lehen garaipena erdietsi du, Irungo Bidasoaren aurka 26 eta 27 irabaziz.
Bigarren itzulia hasi berri denez berriz ere Bidasoaren aurka jokatu dute URLOLA ANTONIO ARANZADI S Lko mutilek, oraingoan bisitari gisa.
Jopongo biktimen ohorezko ixilunearen ostean hasi zen partida, lehen itzulian bezala estu-estu. Hala ere, 15. minututik aurrera gure jokalarien hutsak baliatuta etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan (14 - 11).
Atsedenaldian kristorenak eta bi entzun beharra izan zuten Jose Angelen mutilek, izan ere, azken ordu laurdenean emandako itxura ez zen talde honek ohituta gaituen joku eder eta liluragarri hori. Vararen errietak eragina izan zuela dirudi, bigarren zatia biziberrituta irten zirelako. 39. minuturako lortu zuten markagailua berdintzea eta une hartatik aurrera horitxoen aldekoa izan zen. Hiru goleko aldea aurka edukitzetik hiru goleko aldea edukitzera pasa ziren gure mutilak. Nahiz eta azken minutuan Irundarrak gehiegi hurbildu, nahikoa izan zen 3 goleko aldea bi puntuak Urola bailarara ekartzeko. Azkenean 26 eta 27ko markagailuaz irabazi zuten UROLA ANTONIO ARANZADIKO S Lko jokalariek.
Azpimarratzekoa da Imanol Garciandiaren eta Patxi Mujikaren partida, izan ere, 12 eta 6 gol sartu zituztelako hurrenez hurren. Aipua ere merezi du Arkaitz Aizpuruk, unerik zailinetan ezinezkoak diren geldiketak egin bai zituen.
Aipamena merezi duten beste batzuk Baturolako kideak dira, beti kirolatasunez animatzen duelako, ez beste batzuk bezala. Besteak beraien jokalariak animatu beharrean aurkariekin sartzen dira, baina gure zalegoak beti giro alaiean gogotsu animatzen dituzte gure mutilak.
ZORIOANA ETA SEGI HORRELA!!!!!!!