LEHEN PUNTUA ANTONIO ARANZADIRENTZAT
25nako berdinketa erdietsi dute gure mutilek, baina, hala ere, zapore garratzarekin itzuli dira.
Bigarren jardunaldian Errenteriara jo zuten gure mutilek. Moralez gainezka zihoazen aurreko astean erakutsitako itsura onari esker eta aurreko fasean Ereintza izan zelako okerren sailkatu zena.
Partidaren hasiera bereziki zaila izan zen, izan ere, etxekoek bai eraso eta bai defentsa onak zituzten. Hala ere, gure mutilek lasai hartu zuten egoera hura eta bi goleko aldea aurka edukitzetik lau goleko aldea edukitzera pasa ziren, bereziki defentsan egindako lan onari esker. (8 - 13)
Bigarren zatian ere UROLA ANTONIO ARANZADI S.L.k lehengo lepotik zuen burua, izan ere, etxekoek lan eskerga egin behar zuten gol ziztrin bat sartzeko. Baina, ia aldi berean epaileak eztabaidagarriak diren bi kaleratze erakutsi zizkien Jose Angelen mutilei eta zoritxarrez Ereintzako jokalariek ez zuten arazorik eduki bost goleko aldea bera botatzeko. Berriz ere berdinduta ziren bi taldeak eta ordu laurden besterik ez zen gelditzen arauzko 60 minutuak amaitzeko. Denbora aurrera zihoan eta markagailuak berdinketa erakusten zuen oraindik, eta halako batean, azken minutura iritsi ginen. Bi taldeek izan zuten aukera golen bat sartzeko baina ez zuten lortu, gure kasuan gaizki jokatzu zen azken posesio hura. Azkenean 25nako berdinketarekin amaitu zen.
Nahiz eta talde guztiak oso ongi jokatu Julen Maniegaren, Arkaitz Aizpururen eta Imanol Gaciandiaren lana azpimarratzekoan da. Julenen eta Imanolen artean 18 gol eta hamaika kaleratze lortu zituzten eta Arkaitzek ezinezkoak diruditen baloiak gelditu zituen, penalty erabakigarri bat barne.