Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NAHIZ ETA GALDU BURUA TENTE DUTE KADETEEK


UROLA ANTONIO ARANZADI S. L.ko jokalarieek Euskal Ligako lehen jardunaldia jokatu dute eta gertu izan dira punturenbat hurratzeko.

Larunbat honetan hasi da kadete mailako Euskal Liga eta bertan dira gure kadeteak. Liga hau bi taldetan dago banatua eta horitxoak dira bere taldean ustez ahulenak. Ustez diogu asteburu honetan erakutsi dutelako edozeini aurre egiteko gai direla.

Partida zaila izango zela bazekiten Jose Angelen mutilak baina lehen bost minutuen ostean, bazirudien sekulako egurra jaso beharko luketala . Hala ere, burua hotz mantendu zuten eta markagailua berdintzea lortu zuten, bisitarien kezkak areagotuz.

Atsedenaldian entrenatzaileak motibazio lan ezin hobea egin zuen eta UROLA ANTONIO ARANZADI S. L.ko jokalariak biziberrituta irten ziren bigarren zatian eta Bidasoako jokalariak ezin izan zuten etxekoen joku paregabea gelditu. Bisitarien bigarren zatiko lehen gola 13. minutuaren ostean etorri zen eta horregaitik gure mutilek lau goleko aldea lortu zuten. Hune kritikoa zen hura bisitarientzat eta egoeraz jakitun, klubak zigortuta zuen jokalari erabakigarri bat zelairatu zuten eta honek partida desorekatu zuen.

Ez zen izan hura arrazoi bakarra markagailuan atzetik jartzeko, izan ere, erasoan hainbat jaurtiketa hutsegin ziren, beste hainbeste baloi galdu eta horrez gain taldean berebiziko garrantzia duen Julen Maniegak sorbaldan min hartu zuen.

Horrela, azken minutura heldu ginen 23 eta 24ko emaitzaz. Gure mutilek baloi jabetza zutenez, hori baliatu nahi izan zuen Jose Angelek puntu bat bederen hurratzeko, baina bere apopiloek ez zuten bere nahia ongi burutu eta huts egin zuten azken erasoan. Azkenean 23 eta 25 amaitu zen partida.

Talde guztiak lan paregabea egin arren, Arkaitz Aizpururen eta Imanol Garciandiaren lana azpimarratu nahi ditugu, izan ere, sekulako lana egin zuen atepean eta 16 gol sartu zituen hurrenez hurren.