Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE LAZTIK GETXORA EGINIKO BISITAN GALDU DU


Akats askoko norgehiago batean 35 eta 27 galdu zuten.


UROLA KE LAZTIk mailako jokaleku zailenetako batean jokatu zuen larunbatean, getxoztarrak puntu gutxi uzten bai dituzte ihes egiten. Aurreko jardunaldian eginiko hobekuntzaren ondoren, horitxoek itxaropez eta ilusioz bidaiatu zuten Bizkaia aldera. Norgehiagoka hasi bezain pronto zapuztu ziren gureen ametsak, Romok berehalaxe lortu zuen partida guztian izango zuen hiru-lau goleko aldea.

Etxekoek arautegiaren mugan aritu ziren bai erasoko eta bai defentsako lanetan eta gure mutilek deseroso aritu ziren. Gainera epaileen epeltasunak ere ez zien gehiagi lagundu eta atsedenaldira 14 eta 10ko emaitzaz iritsi ziren.

Bigarren zatia gogorra izan zen, bi taldeek gogotsu aritu ziren, baina UROLA KE LAZTIkoek ez zuten aldea murrizterik lortzen. Markagailuan gerturatzeko aukerak izan zituzten baina, batzuetan eginiko akatsak, besteetan zoritxarrak eta besteetan epaileen erabakiek aukera horiek galarazi zituzten. Partidaren hondarrean bisitariek azken ahalegin bat egin zuten defentsa aurreratuz, baina antzua izan zen eta etxekoek tartea handitu zuten. Amaieran 35 eta 27.