Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TXAPELA INOIZ BAINO GERTUAGO

alt

UROLA KE A ARANZADIk bi jardunaldi jokatu dira asteburu honetan eta bietan garaile irten denez esku-eskura du Gipuzkoako Txapelketa.


Dena edo ezerrez erabakiko zuen asteburua zen pasa den hau eta zorionez dena izan da. 4 puntu, aurkari zuzenenak atzean utzi eta txapelketa irabazteko aukera guztiak.

Asteburu xelebre hau larunbatean hasi zen Pulpo KE Zumaiaren aurka Ispillan, partidaren garrantziaz jakitun UROLA ANTONIO ARANZADI S.L. taldearen partaideak urduri irten ziren zelaira, baina bisitariek ezin izan zuten tarte handirik atera. Bigarren zati entretenigarria bermatzen zuen markagailuarekin joan ziren atsedenaldira, 13 - 14koaz hain zuzen ere.

Bigarren zatia hasi bezain azkar markagailua irauli egin zuten etxekoek eta inoiz ere ez ziren atzetik izan Jose Angelen mutilak. Beti hiru-lau goleko aldeaz izan ziren aurretik, nahiz eta tartezka gorritxoak gerturatu, partida beti kontrolpean izan zuten eta azkenean 29 - 27 amaitu zuten.

Igandean berriz Eibar aldera jo zuten horitxoek JD Arrate "A"ren aurka indarrak neurtzera. Hasiera ezin hobeaz ekin zioten norgehiagokari baina azken hamar minutuetan sekulako beherakada jasan zuten UROLA ANTONIO ARANZADI S.L.ko jokalariek eta atsedenaldira 12 eta 14koaz atzetik heldu ziren.

Berriz ere, larunbatean bezalaxe, bigarren zatiaren lehen konpasetan markagailuari buelta eman zioten. Bigarren zati osoan mantendu zuten defentsa on hori eta horri esker erraz mantendu zuten lortako aldea. 60. minutura heltzerakoan 27 - 29 zihoazenez bi puntu eta txapelketa irabazteko aukera guztiak lortu zituzten.

Bi garaipen hauei esker, nahikoa dute puntu bakarra lortzea txapela Zumarraga-Urretxurat ekartzeko. Asteburu honetan etxean jokatuko dutenez, herritarrei bertara gerturatzeko eskatzen diegu, irabaziz gero sekulako festa izango delako (irabazi ezean ere, Zumaiak Arrateren aurka galduz gero, txapeldun izango lirateke).