BITIK BI
UROLA ANTONIO ARANZADI S. L.k bigarren garaipena erdietsi du Donstian nahiz eta ez duen partida txukuna bete.
UROLA ANTONIO ARANZADI S. L.k berebiziko garrantzia duen garaipena lortu du Egia Igoa lehioaken aurka. Norgehiagoka osoan atzetik izan arren, azken ordu laurdenean markagailua irauli du bi puntuak Zumarraga-Urretxurantz ekarriz.
Hasiera oso kaxkarra izan zen horitxoen partetik, defentsan nahi eta ezin eta erasoan lotsagarri. Horri esker, Egiak tartea polita zabaltzea lortu zuen partidaren lehen konpasetan. Jose Angelen mutillek kostata baina erreakzionatu zuten, atsedenaldirako tartea murriztuz. (17 - 15)
Atsedenalditik bueltan jokua a zertxobait gehiago hobetzea lortu zuten bisitariek baina hala eta guztiz ere erasoan huts asko suertatzen ziren oraindik. 15 minutu eskas falta zirenean gure atezaina den Arkaitz Aizpuruk ia jaurtitako dena gelditu zuen, bere lagunei konfiantza asko emanez. Orduzkeroztik irabazten jarri ziren eta sekulako balioa duten bi puntu etxera ekarri zituzten. Azpimarratzekoa da bai Imanol Garziandiaren, Julen Maniegaren eta Patxi Mujikaren lana, hiru hauen artean 28 gol sartu baitzituzten. Azkenean 31 eta 33 irabazi zuten Jose Angelen mutillek.
Garaipen honi esker lider sendoa bihurtu da UROLA ARANZADI S. L. eta horri esker itxaropenez beteta ekingo dio asteburu honetako jardunaldi bikoitzari. Urolak etxean Pulpo jasoko du eta hurrengo egunean Eibarren jokatu beharko du Arrateren aurka.