UROLA KE LAZTIREN PORROTA
eta ezin izan du, zalegoari garaipena eskainiz, urtea ondo amaitu.
Hamaikagarren jarduera zen jokoan, irabaziz gero zortzi puntu izango zituen sailkapenean eta Eguberritako atsedenaldia lasai igarotzeko aukera bikaina zen. Baina beste behin asmoak horretan geratu ziren eta merezitako porrota jasan zuen askoz sendoago agertu zen Sucesores de Aguirre-Gure taldearen aurka.
Lehenengo zatia orekatua izan zen. Inongo talderik ez zuen agintzen eta gehienetan bisitariek aurretik izan baziren ere UROLA KE LAZTIko mutilek, partidari aurpegia galdu gabe, gogotsu jardun zuten Alex Hurtadoren gidaritzapean eta estu hartu zituzten gasteiztarrak. Atsedenaldira 12 eta 14 iritsi ziren eta azken jokaldian bisitariek atezaina galdu zuten epaileen erabaki bat ez onartzeagatik txartel gorria erakutsi ziotenean.
Bigarren zatiaren lehen zazpi minutuetatik sei, jokalari bat gehiagoz aritu ziren gure mutilek eta markagailuan aurrea hartzeko aukera bikaina bazirudien ere, alderantzizkoa gertatu zen. Bisitariek izan ziren tartea zabaldu zutenak eta apurka-apurka markagailuan alde egitera lortu zuten. Hamabosgarren minuturako zortzi goleko aldea zuten eta amaiera arte bisitariek ongi kontrolatu zuten norgehiagoka. Amaieran 27 eta 34 jokoaren arlo guztietan hobeagoak izan ziren gasteiztarrentzat.
Partidak izan zuen alde ona; aspaldiko partez Alain Beltza jokatzen ikusteko aukera izan genuen. Lesio baten erruz urte eta erdi kantxetatik urrun egon eta gero pozgarria da osatua eta gogoz jokatzen ikustea. Ea min harturik dauden beste jokalariek ere urte berriarekin batera kantxan ikusten ditugun.