GARAIPENAREKIN AMAITU DUTE URTEA KADETEEK.
UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLk garaipen garrantzitsua erdietsi zuen atzo Ispillan JD Arrateren aurka.
Gipuzkoako txapelduna nor izango den esango duen ligaxkaren lehen partida jokatu zen atzo Zumarragan. Zoriak, lehenbiziko norgehiagoka UROLA ANTONIO ARANZADI SL vs. JD Arrate izatea nahi izan zuen.
Partidaren minutu guztietan aurretik izan ziren Jose Angelen mutilak. Hasiera ezin hobea egin zuten etxekoek, bost goleko aldea erdietsiz lehen hamar minutuenan, baina lehen zatia amaitzear zenean, bi kanporatzen jasan zituzten horitxoek eta horrek kanpotarrei markagailuan gerturatzea ahalbideratu zien. ( 20 - 17)
Bigarren zatiaren lehen minutuetan beste behin ere, jokalari bat gutxiagorekin jokatu beharra izan zuten. Horretxegatik, bisitariak gol bakarrera gerturatu ziren, hala ere, UROLA KEk duen zalego ezin hobe horri esker berriz ere partzial txiki bat egitea lortu zuten eta markagailuan eibartarrak atzean uztea. Hala ere, partidaren ondarrean txartel gorri bat ikusi zuten Zumarraga-Urretxukoek eta horrek partidaren amaierari sekulako tentsioa gehitu zion, nahiz eta, inoiz ez ziren arriskuan ikusi partidaren bi puntuak.
Bi puntu garrantzitsu hauei esker lidertzan jarri dira gure mutilak eta horretxegatik errespetua zor zaiela erakutsi dute. Zorte ona opa dizuegu txapelketa honetan, ziur gaudelako aurrean amaituko duzuela ligaxka.
ANIMO MUTILAK!!!