Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPEN GOSEZ ITZULI DIRA


Atsedenalditik bueltan, burua lehengo lepo beretik dutela erakutsi dute.


Jardunaldi erabakigarria izan zitekeen pasa den asteburu honetan jokatutakoa, aurkari zuzen guztiek elkarren aurka neurtzen bait zituzten indarrak eta UROLA PREMANKek partida erraza zuelako, lehen begiratuan bai behintzat.

Partida espero bezala joan zen, beti etxekoak aurretik eta zailtasun handirik gabe, hori bai, hasieran makina bat lan eman zien Ordiziarrek Jose Angelen mutilei. Bixitariek defentsa on batekin hasi zuten partida eta horri esker lauzpabost kontreraso egiteko parada izan zuten. Hala ere, horitxoek burua hotz mantendu zuten eta apurka-apurka ordiziarren defentsa zulatzen hasi ziren.

Bigarren zatian ongi lortu zuten tarteari eustea zumarraga-urretxuarrek eta horrela heldu zen amaierara 43 - 27ko emaitzarekin.

Arestian esan bezala, ligaxkako oilar guztiak elkarren aurka jokatzen zuten eta emaitzak onuragarriak izan direnez, UROLA PREMANK lidertzan jarri da, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Zeru-lurrek bat egiten ez badute txapela lortzeko lehian borrokatuko dute Jose Angelen mutilek. ZORTE ON!!!!!!!!