Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BOLADA ONA AMAITU DA


Lurraldeko bigarren mailako mutilak, jokatutako azken bi partidak galdu dituzte.


Lerro hauetan idatzitako azken kronikan UROLA KE SUPER BMko mutilak jokaturiko partida guztiak irabazi zituztela aipatzen bagenuen, oraingoan bolada onaren amaieraz hizt egin beharra dugu.

Duela hamabost egun Amenabar "B"ren aurka apurtu zen bolada ona, Ispillan 23 eta 28 galduz. Partida oso orekatua izan zen, baina bi zatietako azken minutuetan bisitariek hobeto kudeatu zuten jokoa eta merezimenduz bi puntuak Zarautz aldera eraman zituzten.

Asteburu honetan Andoainen 30 eta 22 galdu dute. Bi taldeak boladaka aritu ziren. Batzuetan etxekoak markagailuan alde egitea lortzen zuten eta hurrengoan gure mutilek orekatzea lortzen zuten. Horrela, atsedenaldian 18 eta 15 emaitzaz atzetik izan arren, bigarren zatiko zortzigarren minuturako 19na berdintzea lortu zuten eta aurretik jartzeko aukerak izan zituzten. Aukera horiek ez zituzten baliatu eta etxekoak aurrea hartu zieten berriz ere. Amaierako ahaleginak ez zuen fruiturik eman eta andoindarrak kontrolpean izan zuten norgehiagoka.

Bolada txarrari amaiera emateko partida zaila datorkie horitxoei, sailkapenean bigarren lekuan dagoen Aloña Mendi bai dute bisitari igandean. Lehenengo postuetara bueltatzeko saiatu beharra dago ordea.