Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SARIRIK GABE


Partida txarra jokatu zuten UROLA KE LAZTIko mutilek eta esku hutsik bueltatu ziren Portugaletetik.


Aurreko asteko porrota ahazteko garaipen bat lortzea bezalako ezer ez dagoela jakitun, asmo horrekin abiatu ziren "Negro"ren mutilak Portugaleteruntz. Hasieratik, atezainaren lan onean oinarriturik, etxekoak nagusi izan ziren. Hala eta guztiz ere Zumarraga-Urretxukoak ez ziren kikildu eta lehen zatian bizkaitarrei aurre egin zieten eta amaieran 12 eta 10eko itxaropentsu bat lortu zuten.

Atsedenaldiaren ondoren horitxoek etxekoen lehen lerroa estutu zuten eta bizkaitarrak hegalekoekin jokatzera behartu zituzten. Hauek, ordea, jaurtiketa guztiak gol bihurtzen zituzten eta atezainak lan ona egiten jarraitzen zuela kontuan izanik, gure mutilen ahalegina antzua izan zen. Poliki-poliki markagailuko aldea gizentzen joan zen, amaierara 29 eta 23 iritzi zirelarik.

Asteburuan usurbildarrak izango ditugu bisitari Ispillan. Sailkapenean azkeneko postuan direla kontuan izanik, maila mantentzeko borrokan nahitaez irabazi beharreko partida izango da.