Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE LAZTIK SORALUCE BKE-REN AURKA GALDU DU


Lehen zatian eginiko joko kaskarra zama handiegia izan zen.


Horitxoek aukera ederra galdu zuten maila mantentzeko borrokan arerio zuzena den taldeetako bat urruntzeko. Hastapenean bazirudien UROLA KE LAZTIko mutilek arazo handirik gabe menperatuko zituztela bergararrak, erasoan eraginkor hasi zirelako eta defentsan zailtasun gutxi ematen zietelako bisitariek. Baina baikortasun horrek gutxi iraun zuen. Etxekoak defentsan erlaxatu ziren eta bisitariek golak erraz lortzen hasi ziren, hori gutxi balitz, erasoan asmatzeari utzi zioten eta Bergarakoak nagusitzen hasi ziren. Apurka, kontrako aldea gizentzen joan zen eta atsedenaldira 11 eta 19ko emaitzaz iritzi ziren.

Beste behin bigarren zatian epikari heldu eta markagailua irauli beharra zegoen. Gure mutilek oldarkorrago kantxaratu ziren eta defentsa sendotzeaz gain, erasoan asmatzen hasi ziren. Talde jokoa eginez, amaierarako hamar minutu falta zirela, gol bakar batera urbildu ziren (24 eta 25), baina eginiko ahalegina ordaina ekarri zuen. Iñigo Canteroren mutilek fisikoki behera egin zuten zertxobait, eta bisitariek hori baliatu zuten markagailuan aurretik mantentzeko. Amaieran 29 eta 31.

Emaitza honek asko estutzen du sailkapeneko behe aldea eta maila mantentzeko borroka gogorra izango da. Hurrengo jardunaldian gure mutilek irteera nekeza dute, baina Portugaleten aldeko emaitza lortzeko ahalegin bizia egingo dutela ziur gaude. AUPA UROLA !!!