Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KADETE GIZONEZKOEN HASIERA


Kadete mailako mutilak kontrako emaitzak lortu zituzten lehenengo jardunaldian.


Zoriak hala erabakita lehenengo jardunaldian Urola KE eta Irungo Gazteak elkarteen arteko bi lehia izan genituen. Bi partidetan lehenengo eta bigarren urteko taldeak genituen aurrez-aurre, eta bietan zaharrenak irten ziren garaile.

Gure kadete zaharrenak, UROLA KE ANTONIO ARANZADIk, Irungo Uranzu Pilotaleku historikoan jokatu zuen eta hasieratik nagusi izan ziren. Fisikoki eta tektikoki Joseangelen mutilak irundarrak baino gehiago ziren eta markagailua horren islada izan zen. Amaieran 11 eta 42ko argi eta esanguratsu batez bi puntuak Goierri aldera ekarri zituzten gure mutilek.

Bi Kirol Elkarteen arteko beste norgehiagoka antzekoa izan zen, baina oraingoan partida muga-herrikoentzat izan zen. Zumarragan jokatutako partidan ere talde zaharrenak, kalitatea eta esperientzia baliatuz, bere legea ezarri zuen. Jonandonik eta Julenek entrenatzen duten taldea urduri aritu zen partida osoan eta baloiak erruz galtzen zituen. Ulergarria izan daiteke taldekide gehienen lehenengo partida bai zen. Gainera horitxoek, taldeko euskarritako bat izan behar duen, Jon Requejoren lesioa jasan behar izan zuten eta horrek debuta zaildu zuen. Amaieran 11 eta 39 iruindarrentzat. Lerro hauetatik UROLA KE PREMAKeko mutilak lanean jarrai dezaten animatu nahi ditugu, denboraldi amaierarako hobetuko dutela jakitun garelako.

ANIMO ETA EZ ETSI !!!