UROLA BMk BISITARI BEZALA IRABAZI DU ISPILLAN
Ligako azken partidan Legazpiarrei derbia irabazi die.
Paradoxikoa bada ere, 2. Lurraldeko taldeak, UROLA SUPER BMk, bisitari bezala jokatu zuen ostiralean Ispillan. Legazpiarren aurkako derbia izan zen, eta gainera ligako azken partida. Alboko herriko jaiak tarteko, bi taldeek partida ostiralera aurreratzea erabaki zuten, eta berez Legazpin jokatu behar bazen ere, azkenean Ispillan jokatu zen.
Kirol arloari dagokionez, sailkapenean bi taldeen artean dagoen distantzia kantxara isladatu zen. Lehen minutuetan oso nagusi izan ziren horitxioak eta diferentzia esanguratsua zabaldu zuten. Hala ere, Legazpiarrek partzial polita eginda atsedenaldirako gauzak estutu zituzten. Bigarren zatian, ordea, gureek denboraldi honetan oso gutxitan izan duten baliabidea aprobetxatu zuten: aurkariak baino aldaketa kopuru handiagoa. Horrela, amaieran 23-33 UROLA BM garaile.
Denboraldian zehar web orri honetan toki gutxi izan duten arren, aipatzeko moduko denboraldia egin dute Andoni Aranzadik gidatutako mutilek. Izan ere, eta sailkapenari begiratzea besterik ez dago, oso emaitza onak lortu dituzte. Jokatutako 24 partidetatik, 14 irabazi, 4 berdindu eta 6 galdu dituzte. Orotara 32 puntu eta sailkapeneko 3. postua bigarrenarekin, Lurraldeko Lehen Mailarako igoera markatzen duenarekin, hain zuzen, berdinduta. Pena bakarra horixe, igoera lortu ez izana.