Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPENA UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUCIARENTZAT


Partida orekatu batean Amenabar ZKE garaitu zuten 31 eta 30


Igandean, jubenil gizonezko mailako Federazio Txapelketako azken norgehiagoka jokatu zen eta Ikerrek entrenatzen dituen mutilek Amenabar ZKE izan zuten aurrez-aurre. Hasieratik jarri ziren bisitariak agintzen eta une oro hiru-lau goleko aldea izan zuten. Atsedenaldirako bost minutu faltan epaileak etxeko jokalari bat lau minuturako egotzi zuen. Jokalari bat gutxiagorekin eta lau goleko desabantailarekin egoera latza zen horitxoentzat, bainaa egoera horretan zirelarik bere joko onena egin eta partida berdintzea lortu zuten. Azken jabetzan zarauztarrak aurretik jarri ziren 14 eta 15.

Atsedenaldiaren ondoren norgehiagoka oso borrokatua izan zen. Bisitariek aurretik jarraitzen zuten, baina oraingoan abantaila gol bakarrekoa zen. Gure mutilei aurretik jartzea ezinezkoa egin zitzaien hogeita batgarren minutura arte (26 eta 25). Markagailua horrela zela gure atezainak penalti bat gelditu zuen eta horrek taldekideak bizkortu zituen. Pixkanaka, UROLA KE APIRACIONES SANTA LUCIAko mutilek tartea zabaldu zuten eta lau minutu faltan hiru goleko abantaila zuten. Bisitariak ahalegindu ziren arren azkenean garaipena etxean gelditu zen, 31 eta 30.

Garaipen honekin gure mutilek zortzigarren gelditu dira Federazio Txapelketan, atzetik lau talde utzi dituztelarik. Lau partida irabazi, bat berdindu eta lau porrot lortu dituzte. Datorren asteburutik aurrera Gipuzkoako Kopan arituko dira.