Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JUBENIL GIZONEZKOAK BERRIZ ERE IRABAZI DUTE


Azken bi partidak galdu ondoren, igandean Soraluce Bergara taldea garaitu zuten, 31 eta 37


Ikerrek entrenatzen dituen mutilak lehen unetik izan ziren aurretik markagailuan. Hala eta guztiz ere tarteak ez ziren handiak izan eta azti ibili behar izan zuten. Tarterik handiena, hiru golekoa, atsenenaldian lortu zuten.

Bigarren zatian etxekoak indartsu hasi ziren eta bi eta zeroko partziala eginez markagailua gol batera estutu zuten. UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUZIAkoek garaiz suspertu ziren eta berriz ere tartea zabaldu zuten. Oraingoan tarteak handiagoan izan ziren, une batzuetan zortzi golekoak izan zirelarik. Amaieran 31 eta 37 eta gureak berriz ere garaipenen bidean.

Gainontzeko jardunalditan bezala gure taldeak gol askotxo jaso zituen. Aurkariak baino gehiago sartzen dituen bitartean gaitz erdi. Baina txapelketan gol gehien jasotzen dituen taldea izanik zailagoa izaten da irabaztea, beraz egoera horri buelta eman behar zaio, defentsako lanetan gehiago saituz.