Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE LAZTIren BESTE PORROT BAT


Urdulizi eginiko bisitatik punturik gabe itzuli ziren Jose Manuel Ruizek entrenatutakoak.


UROLA KE LAZTIkoek iazko denboraldiko txapeldunari egin zioten bisita larunbatean eta naiz eta partida zaila izango zela jakitun, azken jardunaldian lorturiko emaitza onak esperantzarako beta ematen zuen.

Norgehiagokaren hastapenak ez ziren batere onak izan. Bi taldeek erasoan azkar jokatu nahi zuten eta horrek huts asko egitea behartu zituen. Ondorioz gol gutxi izan ziren lehen laurdenean. Orduan hasi ziren etxekoak gehiago asmatzen, batez ere pibotarekin jokoa lotzeko gai izan ziren unetik. Horri gure mutilek ate aurrean sorte handirik ez zutela izan gehitzen badiogu, urduliztarrak lehenengo zatiaren amaieran aurretik izatea (16 eta 12) ez zen harritzekoa.

Bigarren zatian horitxoek bere jokoa hobetu zuten eta aldea bi goletara murriztea lortu zuten. Etxekoek nekea nabaritzen hasiak ziren eta gureak garaipena geroz eta gertuago ikusten zuten. Baina, berriz ere, etxekoen pibotea jokoan sartzen hasi zen eta garaipena Bizkaia aldean geratu zen. Amaieran 32 eta 27.

Asteburuko partida galdu arren UROLA KE LAZTIk jetsiera postuetatik kanpo jarraitzen du.