Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE BM 26 - AMENABAR ZKE 26


Partida txukuna eta ziragarria berdinketaz amaitu zen.


Larunbatean Ispillan izan genuen jardunaldi mardula amaitzeko Lurraldeko 2. mailako partida izan genuen. UROLA KE BMk Zaratzko Amenabar taldea hartzen zuen bisitari, sailkapenean berdindurik zuen taldea. Berdintasun hori partidan isladatu zen. Kanpotarrak agintzen zuten arren, markagailua une oro oso orekatua izan zen. Gure mutilek arreta mantendu zuten eta une oro partidan sartuta egon ziren. Lehen hogeita hamar minutuen amaieran bisitariek bi golez ziren aurretik (15 eta 17).

Bigarren zatia hildo beretik joan zen, partida berdindua, baina horitxoek pixkanaka agintzen hasi ziren eta zortzi minutu faltan aurretik jartzeko gai izan ziren. Partida erabakitzeko aukerak izan zituzten, azkena sugundu gutxi faltan, baina azarikeriz egiten saiatutako jokaldiak ez zuen ongi irten eta zarauztarrak berdinketaren gola sartzeko baliatu zuten. Amaieran hogeita seina.