DENBORALDI AMAIERAKO IRTEERA
Agur esateko modu egokia
Ekainak 27an, larunbata, infantil mailko neska mutilak, kadeteak eta jubenilak Sobronen izan ziren denboraldia amaierako irteeran. Egun zoragarria igaro zuten.
Goiz partean bakoitzak nahi zuen bezala ibili ziren. Batzuk igerilekuan, beste batzuk futbolean, mahaiko tenisean edo kartetan aritu ziren eta itzal ederrean egunkaria irakurtzen jardun zuenik ere egon zen. Bazkal ondoren beste bainu bat hartzeko denbora izan zuten kanoetara joan aurretik. Kanoetan jolas desberdinak burutu zituzten: harrapaketan, lasterketak, orekak... eskubaloi "partida" bat ere jokatu zuten.
Ondoren abenturazko zirkuitoa probatzeko aukera izan zuten. Dorre altuetara igo, zubi desberdinetatik igaro eta tirolinan bota ziren