Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BKL-UROLAK PORROTAREKIN AMAITU DU


UROLAko eta BKLko jokalariez osatutako taldeak bere ibilia Zarautzen galduz amaitu du.


Jende kopuru urria dela eta auretngoan gure jubenilak Beasaingoekin bat eginik sortu dute taldea. Jardunaldi honetan, Federazio Trofeorekin batera elkarketa amaitu da bi taldeek harremanean jarraituko duten arren.

Neurketari dagokionez, hitz bakarrean labur daiteke, txarra. BKL-UROLAK jokoko atl guztietan huts egin zuen eta ez zuten garaipenerako aukerarik izan. Hasiera-hasieratik argi gelditu zen ez zela gure mutilen eguna, izan ere aurrekoetan erakutsitako atzealdeko sendotasunik ez zen izan eta erasoan ere oso motel jardun zuten, jokaldiak amaitu ezinik. Hala eta guztiz ere Zarauzko Amenabarrek ez zuen diferentzia handirik eskuratzen eta oraindik ere bazuten gure mutilek esperantzarako argirik. Lehen 30 minutuak jokatu eta gero markagailuak 16-12koa erakusten zuen.

Bigarren ekinaldian epaile berri bat agertu zen, zeinak lehen zatikoarekiko irizpide guztiz desberdina (ez okerra) zuena bi munutuko kaleratzeak adierazteko orduan. Zigor ugariek bi taldeak asaldatu zituzten, eta nahasmen horretan etxekoak hobe moldatu ziren. Laranjen jokoak ez zuen batere hobetu eta jokalari kopuru murritzak eragindako nekea gehituta Zaruztarrek ez zute bi puntuak patrikaratzeko arazpoirk izan. Gure taldea saiatu zen azken minutuetan Beasainen lortutako gol aldeari eusten baina ezinezkoa izan zitzaion, batez ere jaurtiketa erraz ugari huts egin zituelako, horietako lau zazpi metroko lerrotil. Amaieran 33-25

Lehia hau jokatutakoan amaitu da bi taldeen arteko elkarketa. Ondorioak ateratzerako orduan onak atera behar dira, entrenamenduak burutzeko garaian izan dituzten zailtasunak gaindituta emaitza positiboak lortu baitituzte gure mutilek. Jokalari eta kluben arteko erlazioa osterantzean, ez da hemen amituko, lagunarteko partidak eta ofizialen bat ere agian bai jokatutko dituzte eta, Zumarraga-Urretxun hori bai. Denboraldia amaitzeko geratzen diren partidak kadete mailako hainbat jokalarirekin jokatuko dira, hurren sasoian jubeniletan arituko direnekin hain zuzen ere.