Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sufrituta bada ere irabazi.


Neskek bi gol eskaseko aldeagatik irabazi dute Aloña Mendiren aurka partida eskas batean.

Urola Sum. Elec. Oletako neskek, aurreko bi aldietan ez bezala majo sufritu behar izan zuten aurkaria gainditzeko. Aurreikuspen guztien aurka, norgehiagoka erritmo bizi-bizian hasi zen, biziegian akaso eta gure neskek ez zuten jokoa kontrolatzerik izan. Horrela lehen herena amaitzean bi goleko aldeaz aurretik ziren.

Bigarrenean horiak partidaren kontrola eskuratzera irten ziren, eta batez ere, etxokoen pibotea kontrolatzera, min handia egiten baitzuen. Tartea handitzea lortu zuten eta bazirudien amaiera arte horrela joango zela, baina ez zen hala izan. Etengabeko baloi galtzeek gorritxoen kontraerasoak ahalbidetu zituzten eta markagailuko diferentzia gol bakarrera murriztu.

Azken zatian, demak hari beretik jarraitu zuen. Markagailua estu-estu eta Urola baloiak galduz, bai pase ustelengatik baita hutsegindako jaurtiketengatik ere. Hala, azken bi minutuetara 18 nako berdinketaz heldu zen, eta une horretan etorri zitzaien gure neskei partida osoan zehar falta izan zuten patxada. Bi eraso era bikainean amaitu et bi puntuak Zumarraga-Urretxura ekarri.

Aipatzekoa baita ere Ane Elgarresta jokalariaren itzulera,denboraldi hasieran Oñatiko kantxan bertan egin zuen erradioko haustura sendatu eta gero.