BESTE GARAIPEN BAT LEHENENGO TALDEARENTZAT.
UROLA KE LAZTIk garaipena, zazpigarrena jarraian, lortu zuen larunbatean eta sendo darrai sailkapeneko lehen postuan.
UROLA KE LAZTIk aurten jokaturiko partida guztiak irabazi ditu. Hori taldearen egoera bikainaren isla da. Txapelketaren une erabakiorrenean sarturik gaudela gure mutilek indartsu daude, bai fisikoki eta bai mentalki. Zalegoa ere geroz eta baikorragoa da.
Partida ondo hasi zen gure mutilen interesendako. Ongi erasoan eta eraginkor defentsan, hamargarren minuturako markagailuan tartea zabaltzea lortu zuten (10 eta 3). Gauzak horrela ikusirik, garaipena erraza izango zela zirudien bainan, beste askotan bezala, horitxoen grina itzaltzen joan zen eta bisitariek beraien aukerak gauzatzen hasi ziren. Erasoan ere gutxiago asmatu zuten Iñigoren mutilek eta atsedenaldira 19 eta 16koarekin iritsi ziren.
Jarraipenean jokoa asko nahasi zen bi areatan, inork ez zuen jokoan agintea ezartzerik lortzen eta golak bi ateetan tartekatzen ziren, markagailuan abantaila mantenduz. Bigarren zatiaren erdialdera bisitariek gol bakarrera jarri ziren, baina gure mutilek azkar suspertu ziren. Partida hasierako grina eta indarra berreskuratu zuten eta baloi ugari lapurtzearekin batera, kontraerasoak gol bihurtu zituzten. Horrela partidaren amaieran 36 eta 27koa, garaipen berri bat (zazpigarrena jarraian) eta lidergoa mantentzea lortu zuten Urretxu-Zumarragakoek.
Datorren asteburuan eskualdeko derbi bat izango da Hegialde Autoren aurka Legazpin. Aldeko emaitza lortzea garrantzitsua izango da. Lortuz gero igoera fasea jokatzeko sailkapena ziurtatutzat legoke eta liga irabazteko aurrerapauso handia litzateke.