Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INFANTIL GIZONEZKOAK, BIDE ONETIK.

alt

18 eta 16 garaitu zuten El Pilar2.


Hilabete baino gehiago da Ikerren mutilak Ispillan jokatzen ez zutela. Etxean jokatzeak on egiten diela dirudi eta igande goizean, denboraldiko une gehienetan erakutsi duten joko ona berreskuratu zuten. Beraiek baino askoz handiago eta gihartsuago den taldea zuten parez pare, baina UROLA KE PREMANKeko mutilek ez ziren batere kikildu eta gogotsu jokatuz, Gipuzkoako txapelduna nor izango den erabakiko duen fase honetako bigarren partida irabaztea lortu zuten, bide onetik doazela ziurtatuz.

Partida markagailuan atzetik hasi zuten horitxoek, bainan suspertu eta defentsan aurreko jardunaldietan baino sendoago eta elkartuago jokatuz, lehenengo hiruna berdindu eta ondoren aurretik jartzea lortu zuten. Lehen herenaren azken bost minutuetako bost eta hutsekoa joko sendoaren erakusgarri.

Bigarren zatian, beraien indarraz baliatuz, bisitariek nagusi izan ziren eta markagailuan gerturatzea lortu zuten. Herenaren amaieran 12 eta 10 etxekoen alde.

Hirugarren herena parekatua izan zen. Gure mutilek gogor saitu behar izan zuten aurkarien jokalari indartsuenak gelditu ahal izateko. Indar horri aurre egiteko, geureak erasoan azti eta besteetan baino baloi gutxiago galduz aritu ziren. Defentsako lanetan aldiz sendo eta elkarri laguntza ongi emanez, markagailuan bi goleko aldea mantentzea lortu zuten, amaierara 18 eta 16koarekin iristeko.

Aipagarria da taldeak, aurtengo denboraldian, Ispillan partidarik galdu gabe jarraitzen duela. Horrek eta igandeko partidan lortutako adoreak, datozen jardunaldi gogorrei (bi jarraian etxetik kanpo) aurre egiteko balio izan behar die gure mutilei.

Gure zalegoak harmailetan, bai etxekoetan eta bai konpokoetan, jartzen duen umorea eta animazioa behin baino gehiagotan aipatu eta goraipatu izan ditugu lerro hauetatik, horren froga goiko argazkian duzue.