Lurraldeko bigarren mailako taldearen garaipena.
Porrot askoren ostean, denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu dute.
Lurraldeko bigarren mailako taldearen berri asko ez dira orrialde honetan agertzen, baina hala ere gure mutilek gogor jarraitzen dute lanean, horren ondorioz garaipenak ere eskuratzen dituzte.
Jose Angel Vararen mutilek erronka zaila zuten, beti deserosoa izaten den Rotula Studioren aurka. Lehenengo zatia joan etorri askokoa izan zen, akatsak nagusitu zirelarik bi taldeetan.
Atsedenaldiko entrenatzailearen hitzaldiak eragina izan zuen. Jokalariak suspertu eta joakoan gehiago saiatu ziren. Oier atezainaren geldiketetan eta kontraerasotan oinarriturik markagailuan alde egitea lortu zuten. Baloia zentzuz mugitu zuten, tarteka jokaldi biribilak lortuz, gehienetan aurkarien atea zulatuz.
Denboraldia ez da erraza izaten ari taldearentzat. Arrazoi batengatik edo bestearengadik jokalari gutxi ari dira jokatzen eta hori nabari da. Saiatzen ari zaretan guztioi ANIMO eta AUPA UROLA.