OTSAILAREN 1 ETA 2KO KARTELDEGIA

Gure jokalariek besoko berdearekin jokatuko dute
Otsailaren 4a Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Urola Eskubaloi Klubak bat egiten du Gipuzkoan Minbiziaren Aurkako Elkartearekin eta asteburu honetan besoko berde batzuekin jokatuko dugu minbizian % 70eko biziraupena lortzeko itxaropena erakusteko.
#GuztiokMinbiziarenAurka