Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Joan den asteburuko balantzeari buelta eman diogu: sei garaipen eta bost porrot


Hiru taldek, Senior Gizonezkoen biak eta bigarren urteko Kadete Emakumezkoak, gol batengatik galdu dute eta balantze hobea izatetik gertu egon gara.

    UROLA EK LAZTIMENDIri erregulartasuna eskatzen genion, baina asteburu honetan berriro galdu du. Sailkapenean gure azpitik dagoen Mugarri Ingou Arrasateren aurka ari zen, eta aukera ona galdu du sailkapenaren erdian sendotzeko. Dirudienez, bermut ordutegiak ez die onik egin horitxoei.

    UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI taldeari kosta zitzaion irabazten hastea, baina azken bi partidak irabazi zituen. Ezin izan du hirugarren partida jarraian irabazi.

    UROLA EK EUTSI taldeko emakumezko kadeteak Gipuzkoako Txapelketako lehen bederatzi postuetatik jokatzen ari dira. Erronka zaila, eta oraindik ez dute garaipenik lortu. Formakuntza maila izanik garrantzitsuena ez da irabaztea, eta aurkarien maila eta exijentzia oso ondo etorriko zaizkie hazten jarraitzeko. Ez etsi, neskak!!!

    Emakumezkoen lehen taldeak, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOk, ezin izan zuen multzoko liderra gainditu larunbatean Irunen jokatutako partidan.

    UROLA EK ANTONIO ARANZADI, jubenil mutilak, oso ondo hasi zuen Gipuzkoako Txapelketako bigarren fasea, baina azken bi partidak galtzetik zetorren, eta garaipenaren bidera itzuli da Usurbil KEri etxetik kanpo irabazita.

    UROLA EK RSAko kadete mutilek geldiezinak dirudite eta Irunen lortutako garaipen zabalak Gipuzkoako Txapelketarako sailkapenaren goialdean jarraitzeko aukera ematen die.

    Infantil mailan, denak garaipenak: lautik lau. UROLA EK URZUM eta UROLA EK-ko neskak indartsu egin dira Ispillan, eta UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA eta UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA taldeetako mutilek jokoan zeuden puntuak ekarri dituzte Andoainen eta Ordizian irabazita, hurrenez hurren.