AZAROAREN 23KO ETA 24KO LABURPENA ETA EMAITZAK
Bost garaipen eta sei porrot
Neskek Ispillatik urrun jokatu dute eta UROLA EK-ko gazteenek bakarrik lortu dituzte jokoan zeuden puntuak Hernani Akola ET-ri 30 eta 32 irabazita.
Emakumezkoen gainerako taldeetatik, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO taldeko seniorrak eta UROLA EK URZUM taldeko infantilak euren partidatan lehiakor aritu dira, Pasaian eta Usurbilen bi eta lau goleko aldeaz galdu bait dute, hurrenez hurren.
Mutilek zaleen berotasunean jokatu dute eta emaitzak apur bat positiboagoak izan dira, jokatutako sei partidetatik lau irabazita.
Bi seniorrak irabazi dute.UROLA EK LAZTIMENDI garaipenaren bidera itzuli da, eta horrek Iñigok eta Iñakik entrenatutakoei azken hiru sailkatuekin tartea irekitzeko balio die, baina erregularragoak izan behar dute sailkapenean gora egiteko.
Bigarren Lurraldekoek, UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIkoek, bigarren garaipena jarraian lortu dute, Goi-Goierriko derbia Lurkide Legazpiren aurka irabazita. Goazen mutilak! Hirugarrenaren bila!
UROLA EK ANTONIO ARANZADIKO jubenilak ongi ekin zioten txapelketako bigarren faseari, baina azken bi partidak galdu dituzte. Oraingoan gol bakarreko aldeaz, 26 eta 27. Ez etsi, mutilok!
Erregulartasunik handiena UROLA EK RSAko kadeteek dute, denboraldiko partida guztiak irabazi baitituzte. Oraingoan, proga-harri gogorra zuten, Usurbil KE A sailkapeneko ko-liderraren bisita izan baitute. Garaipenak, Jose Angel eta Oiherrek entrenatutakoei, sailkapeneko gorenean bakarrik jartzeko balio die.
Infantiletan, batzuek kale eta besteek bale. UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKAk argi eta garbi galdu du Pulpo EKren aurka, eta UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA-k nagusitasunez garaitu du Bidasoa Irun.
Azkenik, alebinek eta benjaminek bigarren jardunaldia izan dute. Zelai osoan jokatzen duen alebin mistoak atsedena izan du bere multzoan. Eskubaloi Eskolako neska-mutilak Lezora eta Donostiara joan dira eskolen arteko bigarren topaketaz gozatzera.