OTSAILAREN 26-27KO KRONIKAK
Inauterietako asteburua ez da oso emankorra izan Klubarentzat; izan ere, nahiz eta partida guztiak alde txikiengatik erabaki diren, gure taldeak jokatu dituzten bost partidetatik lau galdu dituzte.
2. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
Bere garaian atzeratutako partida, larunbat goizean jokatu zena. Partida oso parekatua izan zen eta lehen zatia CB UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKAren aldeko markagailuarekin amaitu zen, 15 eta 14. Bistakoa zen, talde-kirolen gertatzen den moduan, garaipena talde-defentsaren intentsitatearen arabera erabakiko zela. Alde horretatik, CB UROLA EKk ez zuen neurria eman defentsa-akats ugari eginez. Horri, gure eskuineko albokoaren lesioa gehitu zitzaion. Beste behin ere, eta batzuk doaz, gure hutsei esker irabazi zuen talde aurkariak.
UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA, 30 - Egia Kata Taberna, 33
JUBENIL GIZONEZKOAK
CB UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRI taldearen lehen porrota Federazio Txapelketan, Elgoibarren aurka. Lehen lerroko bajak, lesioagatik edo goragoko kategorian erabilitako jokalariengatik, asko nabaritu ziren; izan ere, beharrezkoa izan zen beste kide batzuk ezohiko posizioetan aritzea.
Hala eta guztiz ere, mutilek dena eman zuten, denbora gehienean markagailuan aurretik izan zirelarik, baina arbitraje-akats nabarmen bati esker elgoibartarrek gol batez aurretik jarri ziren.
Azken jokaldian horitxoek bi jaurtiketa jarraitu eta argi izan zituzten bi hegaletatik baina zutoinak eta atezainak azken berdinketa eragotzi zuten.
Porrot horrek ez du galarazten lehen postua lortzeko borrokan jarraitzea, baina akats gehiago saihestu beharko dira.
UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRI, 30 - Deuko Izarra Elgoibar, 31
INFANTIL GIZONEZKOAK
Hernanin, Gipuzkoako Txapelketako bigarren faseko B multzoko txapelduna izan daitekeen taldeetako bat garela frogatu behar zen.
Ia beti bezala, emaitza engainagarri samarra da, eta garaipena borrokatu beharra izan zen. Lehen zatian jokoa oso orekatua izan zen. Hernanik, gure defentsan zuloak aurkitzen zituen eta jaurtiketetan asmatuz, 12 eta 10 agintzen zuen lehen zati horren amaieran.
Jarraipenean, CB UROLA EK GOIERRI BUS-ek bi minutu behar izan zituen partidari buelta eman eta aurretik jartzeko. Partidaren gainerakoa hartu eta emanekoa izan zen, eta, egungo araudia aplikatuz, horien entrenatzaileak, azken hamabost minutuetan bakarrik erabil daitekeen 6-0 defentsa bat agindu zuenean hautsi zen. Azken minutuetako eraso azkar, arin eta eraginkor bati esker, behin betiko 21eta 25a ezarri zuten gure mutilek.
Datorren asteburuan jokatuko diren azken bi partidak erabakigarriak izango dira. Zuen laguntza beharko dugu!
Hernani Leoka ET, 21 - UROLA EK GOIERRI BUS, 25