Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EUSKARAEN ALDEKO ASTEBURUAN ERE PAREAN

alt

Jokatutako zazpi partidetan hiru porrot, hiru garipen eta berdinketa bat. Euskararen aldeko asteburu honetan UROLA ESKUBALOI KLUBAK EUSKARAZ BIZI NAHI DUen aldarria eraman zuen Ispillara, bertan, iragarkien batera, banderola jarriaz.


UROLA EK ANTONIO ARANZADIko mutilek ez zuten partida ona jokatu Oñatin eta gol bakarreko aldeaz (24-23) galdu zuten. Lehen zatian defentsako lanetan nahiko txukun aritu arren, erasoan asmatu ezinik eta jaurtiketa behartuegiak eginez, ez ziren eroso aritu. Atsedenaldian bi goleko desabantailaz iritsi ziren. Bigarrengoan susperralditxo bat izan arren, ez zen nahikoa izan. Hala eta guztiz ere, azken minutuan, hogeitahirunako berdinketaz, partida irabazteko baloi jabetza izan zuten, baina, beste behin, ez zuten asmatu eta etxekoak kontraerasoan eta zalantzazko gol bati esker (baloiak denbora amaituta zegoela gainditu zuen goleko marra) bi puntuak poltsikoratu zituzten.

Partida borobila egin zutenak bigarren urteko jubenil mutilak izan ziren. Irteera zaila zuten, sailkapenean bigarren zegoen Egiari egin bait zioten bisita, baina badirudi azken jardunalditan antzemandako hobekuntza benetakoa dela eta talde handien gisara partida osoan atzetik joan ondoren, azken txanpan estutu eta garaipen garrantzitsua (29-31) lortu zuten. Bi zatiak berdin-berdinak izan ziren, etxekoak agindu zuten markagailuan, lau-bost goleko aldea ere izan zutelarik, baina hori-urdinek ez zuten amorerik eman eta bi zatietako azken minutuetan erakutsitako sendotasunak partida irabazteko balio izan zien. Ikerrek ondo kudeatu zuten taldea aulkitik eta garaipen honen ondorioz UROLA EK LAZTIMENDIkoek bigarren postua bereganatu dute.

Lehen urteko jubenil mutilak partida zaila zuten Usurbil liderraren aurka eta espero zen bezala burumakur amaitu zuten norgehiagoka, 15-39. Datorren asteburuan lehen garaipena lortzeko aukera izango dute, saikapenean beraiekin berdindurik dauden bergararren aurka neurtuko baiT dituzte indarrak. AUPA MUTILAK, ZUEKIN GAUDE !!!

Maila bereko neskak, Ereintza 20-16 menperatuz, ongi ekin dute Gipuzkoako Txapelketako azken fasea. Jorge eta Alainek entrenatutako neskak hasieratik nagusitu ziren. Nagusitasun hori defentsako lanean oinarritu zuten, aurkariak baino biziago arituz eta aurrea hartuz, baloi ugari lapurtu zizkietan, bisitarien ahaleginak ezerezean utziz. Erasoan ere txukun aritu ziren errenteriarrak antolatuta defentsa desberdinak alperrikakoak eginez. Garaipen honekin denboraldiko lehen partidan jasotako porrotaren ordaina hartu dute. Datorren asteburu luzean jardunaldi bikoitza izango dute, ostegunean Zarauzen eta igandean Ispillan txapelketa irabazteko faborito den Usurbilen aurka.

Kadete mailako neskak eta mutilak ere bigarren faseari ekin diote asteburu honetan. UROLA EK LUIS ANGEL ITURGINTZA taldeko mutilek hogeita bostnako berdinketa lortu zuten Usurbil KEren aurka. Nagore eta Alexen mutilak pase eta jaurtiketa asko hutsegin zituzten eta bisitariek, joko polita eginez, aurretik jarri ziren markagailuan. Urretxu-Zumarragakoek suspertu eta lehen zatia hamazazpina berdintzea lortu zuten. Bigarrena ildo beretik joan zen. Hasieran usurbildarrak markagailuan tartea zabaltzea lortu zuten, oraingoan sei goleko aldea ere izan zutelarik, baina, lehenengoan gertatu bezala, gure mutilek ez zuten amore eman eta apurka-apurka tartea jaten joan ziren amaieran berdinketa lortuz.

UROLA EKeko neskak aurreko jardunaldietan baino norgehiagoka lehiatuagoa jokatu zuten, baina ezin izan zuten lehen garaipena lortu, Ordiziaren aurka 17-22 belaunikatu izan behar zuten.

Alebin mailako mutilek denboraldi-aurreko prestaketetan diardute eta asteburu honetan lagun arteko partida jokatu zuten Oñatiko Aloña Mendiren aurka. Garai eta, batez ere, maila hauetan emaitza gutxienekoa bada ere, garaipenekin gehiago gozatzen eta ikasten denez, Julen eta Arkaitzen mutilek pozarren amaitu zuten igande goizean Ispillan jokatutako norgehiagoka. Lehen zatian zirudien baino markagailu estuago batez baina lehen garaipena lortu zuten, 17-14.