KADETE GIZONEZKOEN BI TALDEENTZAT JARDUERA TXARRA
UROLA KE ANTONIO ARANZADI eta UROLA KE PREMANKek zegozkion partidak galdu zituzten.
UROLA KE ANTONIO ARANZADIk larunbat goizean jokatu zuen Ispilla kiroldegian, Pulpo KE Zumaia.net taldea aurkari zuelarik. Beraiek eginiko akatsen eta bisitarien joko onaren erruz 31 eta 32 galdu zuten.
Partida ondo hasi zen etxekoentzat eta instat batean 5 eta 1eko argi batez aurreratu ziren markagailuan. Jokoari jarraipenik ez zioten eman ordea eta bisitariek arin jokatuz eta jokaldi onak burutuz aurretik jartzeko gai izan ziren. Horitxoek ez zuten markagailuan atzetik zirela jokatzen asmatu. Markagailua azkar orekatu nahi izan zuten eta presaka aritu ziren, jokaldiak gaizki lotuz. Hala eta guztiz ere azken minutura berdinketaz eta baloiaren jabetzarekin iritzi ziren. Orduan ere kale. Antsietateak eta irabazteko grinak gehiago izan ziren eta, gutxienez, lortutako puntua gorde beharrean okerreko erabakiak hartu zituzten eta zumaiarrei azken kontraeraso bat egiteko aukera eman zieten. Hauek ez zuten barkatu eta bi puntuak Urola ibaiaren bokalera joan ziren.
Irabazteko gogo eta nahi hori nabarmenduz, porrot honek eskarmentua hartzeko balioko dielakoan gaude eta pozak emango dizkigutela ziurra da.
UROLA KE PREMANKekoak berriz beste porrot mingarri bat jaso zuten larunbat arratsaldean Tolosan. Aurtengoa denboraldi zaila izango da beraientzat taldea erabat berritu bai dute. Badakigu, ordea, ez dutela etsiko, gogoz, fundamentuz lan egingo dutela eta hauek ere pozatasun bat baino gehiago emango digute.
ANIMO MUTILAK!!!