Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE LAZTI GALDUZ HASI DA


Bigarren zatian hobetu arren, lehengoko joko kaskarrak zama handiegia izan zen. Amaieran 23 eta 26.

UROLA KE LAZTIk larunbatean eman zion hasiera Euskadiko Bigarren Mailako 2010/11 denboraldiari. Hasteko arerio gogorra egokitu zitzaion gure talde nagusiari, lehenengo jardunaldian Gazteizko Corazonistas BM izan bai zuen bisitari Ispilla Kiroldegian.

Lehen minututik bi taldeen jarduna oso desberdina izan zen. Etxekoek ezinean ari ziren bitartean bisitariek ondo eta azkar jokatuz hasi ziren. Horrela hamargarren minuturako gazteiztarrak 1eta 7 agintzen zuten. Iñigo Canterok, jokoa zuzendu nahiean, hutsartea eskatu zuen eta hitzalditxoak eragnai izan zuen, horitxoen jokoa hobera egin bai zuen. Erasoan behinik behin gehiago asmatzen hasi ziren. Defentsan ordea ez zuten Corazonistasen jokoa gelditzen asmatu eta lehen zatiaren amaieran gure mutilek zortzi goleko aldeaz ziren atzetik.