Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HASI DA LEHIA LLORETEN

alt

Infantil mailako talde biek Lloret del Mareko txapelketa era ezinhobean hasi dute jokatutako partida guztiak irabaziz. Kadeteek ez dute zorte handirik izan

Hasiera ikusgarria eman diete infantil mailako taldeek Lloret Cup Nazioarteko txapelketari, emakumezko nahiz gizonezko mailako lehia guztiak irabaziz. Neskek egun osoko lana izan dute kantxan, 4 partida jokatu baitituzte, 30 minutukoa bakoitza. Hala ere, maila polita erakutsiz guztiak irabazi eta sailkapeneko lehen postuan dira, txapelketa irabazteko aukerekin. Gizonezkoen mailan ere, hauek bi partida izan dituzte, garaipena lortu dute jokatutako partidetan eta finalerdietarako txartela gertu dute.

Bestalde, kadete mailako taldeak maila handiagoko taldeak izan dituzte aurrean eta ez dute irabazterik lortu.

Gaur, astelehena, goiz-goizetik hasita izango dira partidak. Lehenbizi neskak eta ondoren mutilak, arratsaldeko 7ak arte izango dira norgehiagokak.